Estás en:
- Inicio
- Museoa
Museoa
Beheko solairua: foru gorputz armatuak eta 1936ko Ertzaña.
Lehenengo eta behin, gaurko Ertzaintzaren aurrekari historikoak direnez gero, foru gorputz armatuen xehetasunak azalduko zaizkigu solairu honetan. Hiru lurraldeetan XVIII. mendetik aurrera kidego hauek osatu ziren:
- 1. Aretoa: Arabako Minoiak.
- 2. Aretoa: Gipuzkoako Mikeleteak.
- 3. Aretoa: Bizkaiko Foralak.
Kidego horien agiriak, uniformeak, oroigarriak, bideoak eta informatizatuta dagoen dokumentazio zabala eskaintzen zaizkigu.
- 4. aretoa: 1936an sortu zen Ertzaña
Hiru lurraldeek batera izandako lehenengo foru polizia izan zen. Diktadura ezarri arte jardun zuen. Mota guztietako agiri askok eta bideoek haren bilakaeraren berri emango digute.
Lehenengo solairua: udaltzaingoak eta Ertzaintza.
Lehenengo solairuan kokatu dira EUSKAL LURRALDE HISTORIKOETAKO UDALTZAINGOAK ETA ERTZAINTZA. Azken hori lurraldeetan nola hedatu den azaltzen zaigu eta bere gai desberdinetako eginkizun batzuk erakusten dira.
Erreserbatu Museoa ezagutzeko
Test your luck at best nz online casino.