Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. Berriak

Berriak

Mauser C-96

2016an, Xabier Purroy hildako ertzainaren familiak Euskal Poliziaren Museoari 1936ko Mauser C-96 pistola eman dio. Horrexegatik eskerrak ematen dizkiogu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiatik eta Museotik aipatutako hildako ertzainaren familiari bere eskuzabaltasuna jendaurrean adieraziz eta emandako armaren ezaugarrien berri eman nahi diegu interesdunei.

Mauser C-96a pistola tamaina handikoa eta sendoa da. Azken diseinua 1895aren hasieran agertu zen eta Paul Mauser jaunak patentatu zuen. Ekoizpena 1896an hasi zen. 7.63mm Mauser pistolak zeukan kalibreagatik hasieran segundoko 485 metroko abiadura hartzen zuen, horrexegatik 1935a arte,  357 Magnun pistolaren kalibrea agertu arte, munduko arma laburrenaren kalibrerik indartsuena izan zen. Burdinean 3,2 mm sartzeko ahalmena zuen eta egurrean 28 mm. Sartzeko ahalmen hori zela eta,  txalekoak edo ibilgailu blindatuak zulatzeko eskatzen zen.

 

Lotura honetan daukazue modelo desberdinei eta fabrikazio urteei buruzko informazio gehiago: http://www.q6csy.net/c96/database.htm|

C-96a mundu osoan saldu zen. Winston Churchillen armarrik gustukoena izan zen. Horietako bat “Omdurmán Guduan” eta “Boersen Gerran” erabili izan zuen. Pistola horiek gatazka kolonial desberdinetarako balio izan zuten; baita ere, Lehen Mundu Gerrarako, Espainiako Gerra Zibilerako eta Bigarren Munduko Gerrarako, besteak beste.

Ezaugarriak

Mota: Pistola erdiautomatikoa

Jatorria: Alemania

Operadoreak:

Alemania eta Txinako Errepublika

Diseinua: 1895

Fabrikatzailea: Mauser

Ekoiztua: 1896-1936

Aldaerak: “Bolo (kanoi laburra eta helduleku txikia), “Red 9” (9 X 19 KALIBREA) ETA m712 “Schnellfeuer”( hautatzailearekin eta su-automatikoarekin)

Pisua: 1130g, deskargatuta

Luzera totala: 288 mm

Kanoiaren luzera:140 mm

Munizioa: 7,63 x 2,59 x 19 mm Mauser Export (9 x25,rara ) eta 11,43 x23 ( Txina)

Kalibrea: 7,63mm, 9mm eta 11,43 mm

Tiro egiteko sistema: berriz kargatua atzerakoak eraginda

Balaren abiadura. 425 m/s

Helmen efektiboa: 200 m.MAUSER (2)

Haritzaren hostoa

Resurreción Mª de Azkue akademikoak aizkolari euskaldunek moztu behar zuten arbolari zuzendutako erritu-esaldia hartu zuen: “guk botako zaitugu eta barkatu iguzu”. Orokorrean izadiarenganako eta, aparteko eran, zuhaitzenganako errespetu horrek, mendeetan zehar, sinbolo eta adierazgarri izaera hartu zuen eta hortik sortu zen zenbait haritzi emandako gurtza; esaterako, Aretxabalaganakoari, Gernikakoari,…  ….

Gernikako haritza Batzar-etxeko lorategian kokatuta dago eta euskal askatasunen sinbolorik unibertsalena da. XIV. mendean, ehunurteurreneko zuhaitzpean Bizkaiko herrietako lehen bilerak izan ziren. Bere oinetan, Bizkaiko jaunak Foruak eta askatasunak errespetatuko zituela zin egiten zuen eta, bere babespean,  Lehendakariaren jabetza-hartzea eta zin egitea burutzen dira.

Askatasun haiek; Foruetan gauzatutakoak, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian ezarritako esparruan eguneratuak izan ziren, euskal eskubide historikoen babesa eta errespetua izanez. Askatasun horiek Euskal Herriko Autonomia Estatutuan ere eguneratuak izan ziren. Estatutu horren 17. artikuluak aparteko aipamena egiten du konstituzioan eta eskubide historiko bati buruz berreskuratzean: Euskal Herriko Polizia Autonomoa.

Foru indarraldiaren sinbolismoa, segurtasunari dagokionez, atal desberdinetan gauzatuta ikusten dugu; besteak beste, hau nabarmentzen dugu: maila-bereizgarri guztietan eta Polizia Autonomoaren Unitate desberdinetako uniforme guztietan haritzaren hostoaren bitartez erakusten den Ertzaintzaren uniformetasuna. 8.000 agente dituen langile-taldea; herritar guztien eskubideak eta askatasunak babesten dituzten 8.000 haritz-hosto.

 

Hojas de roble

Argazkia: Mikel Arrazola

Ibilgailuen gure erakusketa komunikabideetan

Ibilgailuen  gure  erakusketa  komunikabideetan

VídeoNoticias/BideoBerriak:

http://www.elcorreo.com/videos/alava/201510/06/visitamos-exposicion-vehiculos-ertzaintza-4534839975001-mm.html

http://www.gasteizhoy.com/arkaute-exposicion-ertzaintza/

Noticias/Berriak:

http://www.deia.com/2015/09/16/sociedad/euskadi/la-ertzaintza-expone-los-vehiculos-que-ha-usado-a-lo-largo-de-su-historia

http://www.elmundo.es/album/pais-vasco/2015/09/13/55f5a52c268e3eda1b8b457c.html

http://nortexpres.com/la-ertzaintza-expone-en-vitoria-los-vehiculos-que-ha-usado-a-lo-largo-de-su-historia/

http://noticiaspress.es/2015/09/la-academia-vasca-de-policia-y-emergencias-inaugura-en-arkaute-una-exposicion-que-permitira-conocer-los-vehiculos-que-la-ertzaintza-ha-utilizado-a-lo-largo-de-su-historia/

http://www.gasteizhoy.com/arkaute-exposicion-ertzaintza/

http://www.diariovasco.com/fotos/sociedad/201510/09/vehiculos-historicos-ertzaintza-3012547596716-mm.html

http://www.bilbaoactual.com/exposicion-de-vehiculos-de-la-ertzaintza-en-la-academia-de-arkaute/

http://www.deia.com/2015/10/15/sociedad/euskadi/1500-personas-han-visitado-ya-la-exposicion-de-vehiculos-de-la-ertzaintza-

 

Esteka interesgarriak