Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. Itsas Zain

Bloga

Itsas Zain

Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Itsas Atalak itsasontzi bat dauka Itsas Zain deiturikoa, itsasoko edozein erreskatetarako egokia dena.

Navian (Asturiasen) egindakoa da, 2001ean, Armon ontzioletan. 21,19 metroko luzera du, 5,50 metroko zabalera eta Itsasoko Atalari ahalbidetzen dizkio salbamenduko zerbitzuak eta polizia eginkizunak burutzea.Batzuk nabarmentzen ditugu: desagertutako pertsonen bilaketa eta erreskatea, urperatzeak, matxuratutako edo hondartzeko arriskuan dauden itsasontziak atoian eramatea, zaintza lanak azpiegitura-kritikoetan eta -nabarmenetan, prebentzio lanak etorri handiko kostaldeetan; pertsonentzako arriskutsuak izan daitezkeen toki bezala identifikatutakoak, zaintza kirol-ekitaldietan, ezkutuko gaien kontrola, itsasoratu litezkeen isuri kutsatzaileak….etab.

Itsas Zain deiturikoak Santurtziko Kirol-Portuko zingiradian du atrakalekua, baina badago jatorrizkoaren erreplika bat Euskal Poliziaren Museoan  duena bere “atrakalekua”: “Itsas Zain”txiki, 7.Promozioko Josu Pérez Naberan ertzainak 1/20 eskalako maketan egindakoa. Gure “Itsas Zain” txikiri ez zaio xehetasunik falta; izan ere, jatorrizkoaren isla osoa baita. Josuk bi urte eta erdi eman ditu egiten. Itsasontziaren piezetatik %95 berak egin ditu, turbinak, panpinak eta buiak izan ezik. Materialei dagokienez, kroskoan beira-zuntza ere erabili izan du; baita ere, urki-filandiarreko kontratxapatu-zura, plastikoa eta PVCa bera ere bai.” Itsas Zain” txikik ere nabigatu ahal du, maniobretarako jatorrizkoak besteko ahalmena izanik. Nabigazio-argiak pizten dira, radarrak biratzen du eta aingurak gora eta behera egiten du; gainera, diesel motorren soinua duen modulu bat du, zortzi kanaleko irratia du eta bi turbina bakoitza bere motorrekin. Zubiak eta aginte-mahaiak aparteko zailtasuna izan dute Itsas Zain ontziaren erreprodukziorako.

Ertzaintzaren itsasontziak berari dagozkion eginkizunak betetzen dituen bitartean, herritar batzuk Euskal Poliziaren Museorako bidea hartzen dute Itsas Zain maketak eskaintzen dituen xehetasun guztiez gozatzeko eta hurbiletik ezagutzeko.

BARCO

BILBAO(29-8-2009)SIMULACRO DE RESCATE EN LA COSTA VIZCAINA POR PARTE DE RECURSOS DE RECURSOS DE SALVAMENTO DE LA ERTZAINTZA Y DE LA CRUZ ROJA.//TELEPRESS/

Esteka interesgarriak