Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. IRUDI KORPORATIBOA

Bloga

IRUDI KORPORATIBOA

Akademiaren marka instituzionalak honako bi osagaietan oinarritzen du bere diseinua: sinboloan eta logotipoan.

Sinboloa bi osagai garrantzitsutan oinarritzen da. Erdikoa, bi alde asimetrikotan zatitutako zirkulu bat, haritza irudikatzen du bere sintesi jatorrizkoenean eta uzkurra fruitu eta hazi bezala. Osagai horrek euskal herria sinbolizatzen du, izan ere zuhaitz hori baita Euskadiko zuhaitzetatik adierazgarrienetako bat. Kolore gorriak, osagai horren identifikatzaile gisa, gorriaren eta bizitzaren artean dagoen loturarekin du zerikusia.

 

Alboetako osagaiak erdikoa mugatzen duten bi forma dira. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiko ikasleen jardute-esparruaren giza- eta geografia-elkartasuna irudikatzen dute, osotasun banaezineko irudi bezala.

 

Eskuin aldean kokatutako osagaiak, forma lineal erregularrez egindakoak, Akademiako giza-osagaia irudikatzen du, erdiko irudia besarkatzen duen osagaia. Berdea da bere kolore identifikatzailea. Ezkerreko aldean dagoenak, forma erregularrez eta irregularrez egindakoak, orografia konplexua duen Euskal Herriaren geografia-espazioa irudikatzen du, non Akademiako ikasleek beren etorkizuneko eginkizuna garatzen duten. Urdina da osagai horren kolore identifikatzailea.

 

Claude Sands tipografia erabili den logotipoak sorrera elebiduna du: “Euskal Herriko Polizia Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco”. Logotipoaren egiturarekin sortzen da sinboloarekiko testu-elkartzea.

 

Sinboloaren eta logotipoaren arteko elkartasuna banaezina da eta ezin da bata bestea gabe erabili.

 

Esteka interesgarriak