Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. Haritzaren hostoa

Berriak

Haritzaren hostoa

Resurreción Mª de Azkue akademikoak aizkolari euskaldunek moztu behar zuten arbolari zuzendutako erritu-esaldia hartu zuen: “guk botako zaitugu eta barkatu iguzu”. Orokorrean izadiarenganako eta, aparteko eran, zuhaitzenganako errespetu horrek, mendeetan zehar, sinbolo eta adierazgarri izaera hartu zuen eta hortik sortu zen zenbait haritzi emandako gurtza; esaterako, Aretxabalaganakoari, Gernikakoari,…  ….

Gernikako haritza Batzar-etxeko lorategian kokatuta dago eta euskal askatasunen sinbolorik unibertsalena da. XIV. mendean, ehunurteurreneko zuhaitzpean Bizkaiko herrietako lehen bilerak izan ziren. Bere oinetan, Bizkaiko jaunak Foruak eta askatasunak errespetatuko zituela zin egiten zuen eta, bere babespean,  Lehendakariaren jabetza-hartzea eta zin egitea burutzen dira.

Askatasun haiek; Foruetan gauzatutakoak, Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarrian ezarritako esparruan eguneratuak izan ziren, euskal eskubide historikoen babesa eta errespetua izanez. Askatasun horiek Euskal Herriko Autonomia Estatutuan ere eguneratuak izan ziren. Estatutu horren 17. artikuluak aparteko aipamena egiten du konstituzioan eta eskubide historiko bati buruz berreskuratzean: Euskal Herriko Polizia Autonomoa.

Foru indarraldiaren sinbolismoa, segurtasunari dagokionez, atal desberdinetan gauzatuta ikusten dugu; besteak beste, hau nabarmentzen dugu: maila-bereizgarri guztietan eta Polizia Autonomoaren Unitate desberdinetako uniforme guztietan haritzaren hostoaren bitartez erakusten den Ertzaintzaren uniformetasuna. 8.000 agente dituen langile-taldea; herritar guztien eskubideak eta askatasunak babesten dituzten 8.000 haritz-hosto.

 

Hojas de roble

Argazkia: Mikel Arrazola

Esteka interesgarriak