Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA

Bloga

ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA

Ertzaintzaren Musika Bandak bere lehen kontzertua Arkautiko Akademiako areto nagusian eman zuen 1985eko urriaren 31n. Hala ere, jendaurreko lehen kontzertua 1986ko ekainaren 29an izan zen Bizkaiko herrian, Mundakan.

Ordutik gaur arte Bandak Euskadiko hainbat lekutan modu askotako kommemorazioetan hartu du parte, eta Eusko Jaurlaritzaren protokolo ekitaldietan ere izan dira hala nola honakoetan: Ertzaintzako promozioetako agiriak emate-ekitaldietan, ertzainen erretiroa emateko ekitaldietan, hildako ertzainak oroitzeko ekitaldietan, Lehendakariaren postua hartzeko ekitaldietan, Lehendakaritzako protokolo-ekitaldietan.

Ertzaintzaren Musika Bandak 80 kontzertutik gora eman ditu EAEn eta EAEtik kanpo, izan ere, honako tokiotan egon dira: Kantabrian, Nafarroan, Bordelen, Bruselan, Solac sur le Merren, Baionan edo Biarritzen.

1992tik lan pedagogiko bat garatzen ari dira hala eskatzen duten ikastetxe eta ikastoletan lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako kontzertuen bitartez.

Ekintza lau ziklo desberdinetan gauzatzen da, 6 urtetik 14 urtera bitartean eta honakoak izaten dira programak:

1º “Kontzertu batera goaz”; kontzertu batean egoten irakasten da,  taldeak tresnak nola gozatzen dituen, tresnak erakusten dizkiete partitura bat erabiliz eta klasikoen partiturak interpretatzen dituzte, hala nola,  Richard Rodgersen“ Do,Re, Mi” eta “ Pedro eta otsoa” ipuina antzezten da, diapositiba batzuekin lagundurik koordinatzaile batek kontatuz. Baita ere, beste herri-pieza batzuk “ Retreta de San Prudencio”, “Los pintores de Vitoria” deiturikoak eta kontzertua amaitzeko  “ Zorionak zuri” abestia jotzen dute egun horretan urteak betetzen dituen haur bati  edo bere urte-eguna hurbilen daukan haurrari zorionak emateko.

2º  “Musika adierazteko eta komunikatzeko”; ziklo honetan umeei gogo-aldarteei aplikatutako adierazkortasuna erakusten zaie.

3º “Ganbera-taldeak”; tresnak hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen zaie, kontaktu zuzena eurekin izatea ahalbidetuz.

4º “Musika-parametroak”; ziklo honetan haurrekin jarduten da “Piano-Fuerte, Reguladores, Ritardando…..etab” izenekoak  bezalako musika-parametroak hainbat koreografiekin bereganatzeko.

Nabarmentzekoak dira ere bai   Euskal Herri osoko zaharretxeetan emandako  kontzertu anitzak, Musika Bandak bere ganbera-taldeen bertsioan emandakoak.

Holako kontzertuak eskatzeko Ertzaintzaren web-orrian dagoen eredua bete eta kudeatu behar da. Honako hau da web-orria: www.ertzaintza.net.

Esteka interesgarriak