Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. Eguzkilore: elezaharra baino gehiago

Bloga

Eguzkilore: elezaharra baino gehiago

J.M Barandiaranek berak  “Euskal mitologiaren hiztegian” esaten duenez, aintzinako euskaldunentzat Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren ama zen, biak ahizpak eta andrazko-sexukoak, eta lurraren sakonuneetan euskaldunen herri-pentsamendua zuten jeinuak bizi zirela uste zuten.

Amalurrak, Lur amak; bere seme-alabak defendatzeko sortu zituen izaki disdiratsu batzuk; Ilargia , Eguzkia eta lore  bat -guztiz ederra-hain ederra non gaueko mamuek ikusten zutenean Eguzki bera zela uste zuten eta gizakiak bakean uzten zituen. Lore hori Eguzkilore deitzen da. Bere ezaugarri ongileek arrisku materialak eta  ez materialak uxatzen dituzte

Lore honen esanahia gaur arte iritsi da, Euskal Herriko leku askotan bere presentzia gauzatu arte. Euskal Poliziaren Museoan, lore honen bitartez, gure arbasoentzat  zeukan sinbolismoa agerian utzi nahi dugu eta, horrexegatik, hartu dugu gure logotipotzat.

Euskal kulturaren identitatearen seinaleen babesean baturiko iragana eta  oraina.

Ez dezala jeinu batek ere eragotzi gure lana!

 

eguzkilore1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esteka interesgarriak