Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. Mauser C-96

Berriak

Mauser C-96

2016an, Xabier Purroy hildako ertzainaren familiak Euskal Poliziaren Museoari 1936ko Mauser C-96 pistola eman dio. Horrexegatik eskerrak ematen dizkiogu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiatik eta Museotik aipatutako hildako ertzainaren familiari bere eskuzabaltasuna jendaurrean adieraziz eta emandako armaren ezaugarrien berri eman nahi diegu interesdunei.

Mauser C-96a pistola tamaina handikoa eta sendoa da. Azken diseinua 1895aren hasieran agertu zen eta Paul Mauser jaunak patentatu zuen. Ekoizpena 1896an hasi zen. 7.63mm Mauser pistolak zeukan kalibreagatik hasieran segundoko 485 metroko abiadura hartzen zuen, horrexegatik 1935a arte,  357 Magnun pistolaren kalibrea agertu arte, munduko arma laburrenaren kalibrerik indartsuena izan zen. Burdinean 3,2 mm sartzeko ahalmena zuen eta egurrean 28 mm. Sartzeko ahalmen hori zela eta,  txalekoak edo ibilgailu blindatuak zulatzeko eskatzen zen.

 

Lotura honetan daukazue modelo desberdinei eta fabrikazio urteei buruzko informazio gehiago: http://www.q6csy.net/c96/database.htm|

C-96a mundu osoan saldu zen. Winston Churchillen armarrik gustukoena izan zen. Horietako bat “Omdurmán Guduan” eta “Boersen Gerran” erabili izan zuen. Pistola horiek gatazka kolonial desberdinetarako balio izan zuten; baita ere, Lehen Mundu Gerrarako, Espainiako Gerra Zibilerako eta Bigarren Munduko Gerrarako, besteak beste.

Ezaugarriak

Mota: Pistola erdiautomatikoa

Jatorria: Alemania

Operadoreak:

Alemania eta Txinako Errepublika

Diseinua: 1895

Fabrikatzailea: Mauser

Ekoiztua: 1896-1936

Aldaerak: “Bolo (kanoi laburra eta helduleku txikia), “Red 9” (9 X 19 KALIBREA) ETA m712 “Schnellfeuer”( hautatzailearekin eta su-automatikoarekin)

Pisua: 1130g, deskargatuta

Luzera totala: 288 mm

Kanoiaren luzera:140 mm

Munizioa: 7,63 x 2,59 x 19 mm Mauser Export (9 x25,rara ) eta 11,43 x23 ( Txina)

Kalibrea: 7,63mm, 9mm eta 11,43 mm

Tiro egiteko sistema: berriz kargatua atzerakoak eraginda

Balaren abiadura. 425 m/s

Helmen efektiboa: 200 m.MAUSER (2)

Esteka interesgarriak