Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. 80.urteurrena: Ertzaña-Ertzaintza

Bloga

80.urteurrena: Ertzaña-Ertzaintza

80 aniversarioAldi baterako Euskal gobernuarentzat aparteko garrantzia zeukan segurtasun publikoak, Euzkadin ez ziren nahi “kontrolik gabeek” lurralde errepublikanoan egindako izugarrikeriak, ondorioz halakoak saihesteko ordena publikoak aparteko arreta bere gain zuen. Lan-ildo hau jarraituz, Eusko Jaurlaritzak, hasiera-hasieratik, eredu gisa, bere ministro-adierazpenetan, hirugarren eta laugarren paragrafoetan, honakoa dio:

 

Eusko Jaurlaritzak tinkotasunez eutsiko dio ordena publikoari, hala behar izanez gero puntako eta aparteko neurriak hartuz.

Atzeguardiko biztanleria kontu handiz zainduko du, edozein espioitza mota gogortasunez kenduz.

Premia handienaz polizia foru kidego bat osatuko du, egungo beharrizanei begira, kidego moderno eta eraginkorra sortuz.

 

Argi dago Eusko Jaurlaritzaren asmoa, bere esanetara tinkotasunez jardungo zuen kidego berri bat sortzearen asmoa, Euzkadiko Gobernuaren mendeko lurraldean arituko zen foru polizia bateratu bat sortuz. Polizia kidego hori Ertzaña da.

 

Ertzaña ( herriaren zaintzailea) izena Esteban Urkiaga “Lauaxeta” idazlearen, olerkariaren eta gudari-komandantearen lana izan zen beranduago Vitoria- Gasteizen frankistek fusilatu zuten.

 

Federico Zabalak “El Gobierno de Euzkadi y su labor legislativa 1936-37” izeneko bere lanean, hitzez hitz, esaten digun bezala:

“ La iniciativa de la formación de este cuerpo, en cuanto a infantería, se debe al Partido Nacionalista Vasco, quien con anterioridad a la constitución del Gobierno Vasco y a instancias de su afiliado D. Luis de Ortuzar, formó una denominada Policía Militar, pulcra, correcta, físicamente aventajada, semejante a la inglesa, la cual tuvo a su cargo la Zona Internacional.

Creado el Gobierno Vasco, el Consejero de Gobernación aprovechó esa iniciativa y , transformándola, organizó la Infantería Ertzaina para todo el territorio euzkadiano.”

 

Polizia honetan sartzeko eskatutako betekizunak honakoak ziren: gutxienez euskara eta gaztelera hizkuntzak jakitea, gutxienez 1,75 metroko altuera izatea, aurrekari onak izatea, jokabide oneko ziurtagiria izatea eta Eusko Jaurlaritzaren kausari atxikita izatea. Bost konpainiatan banatutako eta beste hainbeste kuarteletan ostatu hartutako 750 gizonezkok osatua zegoen. Lau kuartel Getxon zeuden eta bestea Bilbon.

 

Ertzañaren Motorizatu Atala ere Herrizaintzak sortu zuen, José Maria Picazak aldez aurretik balio handiko txosten bat eginda; polizia motorizatu amerikarraren, ingelesaren, belgikarraren eta frantsesaren antolakuntzari buruzko ikerketa sakonak eginda. 500 efektibo inguruk osatu zuten talde hori.

 

Ertzañari buruz zegoen sentimendua ezagutzeko, interesgarria iruditzen zaigu Gudari aldizkariak 1937ko martxoan egindako erreportajea:

 

“ Así , con este nombre tan significativo, se denomina una de nuestras más fuertes organizaciones militares. Guardianes del pueblo, juventud que vigila por la honra de nuestra tierra. Su figura alta, de gentes nacidas en el pueblo, enraizados en nobles ideales, ha servido de garantía en la lucha contra el enemigo.

El espíritu de disciplina, la preparación sólida, el encuadramiento de hierro hacen de Ertzaña un cuerpo de tipo europeo. Los que pertenecen a esta organización tienen el deber, la imposición de domarse, de prepararse con precisión matemática. Su paso por las calles, formados con espíritu de valor, llenos de prestancia, emanada de la íntima convicción, nos llena de ánimo, porque esperamos de ellos el gesto heroico cuando sea preciso defender el pueblo.

La Consejería de Gobernación ha sabido enfocar por caminos nuevos, por derroteros modernos, a estos muchachos de vanguardia. Cuando su presencia era menester en los frentes de batalla, allí acudieron con ánimo y valor. Más de uno cayó en defensa de Euzkadi. Por eso, el pueblo vasco mira con simpatía y agrado a los gudaris del Ertzaña. Y esperamos que cada día sabrá apreciar y admirar su prestancia y nobleza”.

 

2016ko apirilaren 16an omendu zen 36ko Ertzaña osatzen zuteneko orduko gazteetako bat; Miguel Echaguibel Urizar. Bere familiak, Iñigo Urkullu Lehendakariak, Segurtasun Sailak, udal-hautatuek … zailtasun handiko garaietan sortutako Ertzaña hari egungo euskal gizartearen esker ona adierazi nahi izan diote beren presentziarekin, beren jardunarekin gudak eta larrialdiak astindutako herri baten gainera eroritako indarkeriaren ondorioak indargetzea ahalbidetu zionari.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esteka interesgarriak