Bloga
GALA BEREZIETAKO UNIFORMEA
1982. urtean, Ramón Labayenek, Eusko Jaurlaritzako Kulturako lehen sailburuak egindako jatorrizko diseinuaren inguruko Gala Berezietarako uniforme-eredua egin zuen.
Frantsesen tropek 1840. urtean, “Chasseurs D’Orleans” izenekoek, erabilitako uniforme haietan inspiratuta dago; batez ere, Iparraldeko lurraldeetan orduko garaietan zabaldurik zebiltzanetan.
Gala Berezietako uniforme hau, post-napoleondar erakoa, Zumalakarregi generalaren kasakaren antzera moldatua izan zen, baina hori egiteko berdea, gorria eta zilar koloreak erabili ziren.
Kasaka honek ematen duen irudia dotoretasun eta hotsandi handikoa da, Ohore Handiko kidegoetan nabarmendua bere ikusgarritasunagatik, berezitasunagatik eta dotoretasunagatik.
Goroldi-berde koloreko oihalekoa da eta, iduna eta mahukaburuak kolore gorriko feltroarekin apainduta ditu. Prakak ere berde kolorekoak dira, alboetan 1 cm-ko zabalerako bi zinta gorri dituzte.
Nabarmenak dira bere botoiak, janzki honetarako jatorrizko diseinukoak dira. Estanpatu ezberdineko zilar zaharkitutako botoiak dira, Euskadiko Lurralde Historiko bakoitzeko ezkutu bat dutenak, eta diametroan 25 m/m dutenak. Janzkiaren aurreko aldeak sorta batek lotzen ditu (ikusi bularraren pareko botoien arteko espazioa, non eskua sartzen den atseden keinu gisa, napoleondar garaian oso berezko keinua). Eta beste sorta bat bi mahukaburuetan.
Besaburuetan metalezko haritz irudiko hosto bat du berde kolorean esmalteztatua, janzki honetarako egindako beste jatorrizko diseinu bat dena.
Uniformearen osagarriak honako hauek dira:
Txapela, eskularruak, soin uhalaren uhaleria, soin uhala, sablea eta lepoa.