Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Blog
  3. 1937: Bizkaiaren aurkako erasoa

Bloga

1937: Bizkaiaren aurkako erasoa

 

2006an Europako Parlamentu Biltzarraren Batzorde Iraunkorrak aho batez onetsi zuen erregimen frankistaren nazioarteko lehen gaitzespena. Erabakia Paul Preston historialariak osatutako txosten teknikoan oinarritutakoa izan zen. Txosten horrek 1937tik 1975era jasandako errepresio frankistaren erradiografia krudela irudikatzen du.

Euskadin, ankerkeriak kontaezinak izan ziren Guda Zibilaren lehen momentuetatik. 1936ko uztailaren 22an lehenengoz bonbardatu zuten euskaldun herri bat, Otxandio. Italiako “Aviazione Legionariak” ehundaka pertsona hil zituen, eta orduz geroztik euskaldun herri askok faxisten aldetik halako tratuak pairatu zituzten.

 

Espainiako armadako general faxisten Estatu-kolpeak bere gain hartu zituen Adolf Hitlerrek iragarritako estrategia militarrak. Oinarrizkoa eta funtsezkoa zen herria izutzea. Horregatik, Emilio Mora, Altxamenduaren zuzendariaren erasoa hasi zenetik, Bizkaiaren aurka, 1937ko martxoan, Bilboko kaleak eta beste herrialde batzuetako kaleak eguna argitzerako mehatxuzko panfletoz josita agertu ziren: “He decidido terminar rápidamente la guerra en el norte. Si la rendición no es inmediata arrasaré Vizcaya hasta sus cimientos comenzando por sus industrias de guerra. Dispongo demedios para hacerlo. General Mola.”

Mehatxua laster bilakatu zen errealitate, Elorrio, Elgeta, Bilbao, Durango, Gernika…bonbardatu baitzituzten.

1937ko martxoaren 31ko 7.20 aldera, bonbaketariak eta ehiza-hegazkinak Durangon agertu ziren. Lehergailuek edozein motatako edifizio suntsitzen zuten bitartean, elizak barne –eliztarrekin-, ehiza-hegazkinek zorokeria hartatik ihesean zihoa biztanleria guztia metrailatu zuten.

Gurutzada frankistak ez zion muzin egin bere erlijio-ehizialdiari “ The Times”eko  George L. Steer berriemaileak adierazi zigun bezala: “ El 31 de marzo no significó el fin de su cacería religiosa. El 2 de abril sus ametralladoras consiguieron dos nuevos blancos en las Hermanas de la Caridad que asistían a los heridos en el hospital de Durango….”.

Suntsipena eta heriotza Espainiako, Italiako eta Alemaniako faxismoaren aldetik, azken hau Eugenio Pacelliren, hau da, Pío XII kardenalaren bedeinkapena izanik, Alemaniako kantzelaritza lortu zuen fuhrer batekin.

Gernikako bonbardaketan gertatu zen bezala, 1937ko apirilaren 26an kolpistek Durangoren suntsipenaren errua gorri separatistei leporatu zien. Gernikako bonbardaketaren berriak nazioarteko prentsan hedatu zirenean, José Antonio Aguirrek aldarrikatu zuenean : “Ante Dios y ante la Historia que a todos nos ha de juzgar, afirmo que durante tres horas y media los aviones alemanes bombardearon con saña desconocidala población indefensa de la histórica villa de Gernika, reduciéndola a cenizas, persiguiendo con el fuego de ametralladoras……..”.

Francok erantzun zion: “Aguirre miente. Nosotros hemos respetado Gernika, como respetamos todo lo español”.

Ankerkeriaz erasotutako aurkako  armadaren morala zapuzteko Hitlerren eskolako estrategiak adibide adierazgarrienak ditu Durangon eta Gernikan.

2006a arte, ez zen izan erregimen frankistaren nazioarteko lehen gaitzespenaren berririk eta 1989 arte ez zen izan Gernikako bonbardaketan alemanek izandako inplikazioaren onarpenik, Herzog presidenteak bizirik atera zirenei eskutitz bat bidali zien arte 1937ko aireko erasoa onartuz.

Gogorapen historiko arin horrek balio beharko luke gure herrialdearen oroitzapen kolektiboa bizirik mantentzeko eta etorkizunean halako ekintzak saihesteko. Gogoratu dezagun, hitzez-hitz, Europako Parlamentu Biltzarraren adierazpena: “ El conocimiento de la historia es una de las condiciones previas para evitar repetir los errores del pasado. Además, la formación moral y la condena de los crímenes cometidos juegan un rol importante en la educación de las jóvenes generaciones”.

 

Ahalegin guztiak  gutxi dira herrien arteko adosteko politikak lantzeko eta eskoletatik, museoetatik…; hau da, orokorrean kultura erakundeetatik prestakuntzako programa heterogeneoak eta adoretsuak egiteko, horiek guztiak gure gazteei laguntza emateko gizarte justuak, baketsuak eta gorrototik askeak eraikitzeko balore positiboak barneratzeko xedeaz. Aipatutakoaren adibide adierazgarria dugu Gernika-Lumo udalerriak eta Pforzheim hiri alemaniarrak elkarren artean duten senidetzea; historia ahaztu gabe,  adiskidetze bidea zabalik dute.

 

 

 

 

 

Esteka interesgarriak