Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Bilduma iraunkorra
  3. Ertzaintza

Ertzaintza

Herritarren Segurtasuna:

Eginkizun nagusia izango da bakea, bizikidetza eta segurtasun publikoa hausteko arriskuak eta horien aurkako mehatxuak prebenitzea. Xedetzat hori hartuta, zeregin hauek izango ditu:

  • Hurbiltasunaren bidez eta segurtasun-zerbitzu publikoa eta jendeak ikusteko moduan azalduz segurtasun publikoa dagoelako sentipena sustatzea.
  • Arriskuan dauden pertsonak babestea eta delituen eta istripuen biktimei laguntzea.
  • Modu seguruan, jasangarrian eta orekatuan pertsonen eta ibilgailuen bide-mugikortasuna ahalbidetzea.
  • Bizia eta jabetza mehatxatzen dituzten jokabideak prebenitzea, trafikoarekin eta errepideko garraioarekin loturikoak eta herritarren eskubideak eta bizikidetza baketsua hausten dituen beste edozein barne sartuta.

Ertzaintzaren egiturak helburuak lortzea ahalbidetuko du ondorengo Burutza eta Unitateekin:

Ertzaintza

Trafikoko Burutza Nagusia

Ekitaldi Handiak Koordinatzeko Burutzak

Laguntza Taktikorako Burutza Nagusia

Ondorengo unitateen jardueren gaineko aginteaz, koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko da:

Brigada Mugikorraren Unitatea

Arrisku larriko egoeretan ordena publikoa prebenitzea, mantentzea eta, hala egokituz gero, berrezartzea; baita istripu, katastrofe edo hondamendi publikoen ondorioz sortutako egoeretan esku-hartzea ere. Bestetik, etengabeko laguntza emango die Ertzaintzaren gainerako unitateei.

Zaintza eta Erreskate Unitatea

Istripu, katastrofe edo hondamendi publikoen ondorioz sortutako egoeretan esku-hartzea eta; horrez gain, Ertzaintzaren beste unitate eta zerbitzu batzuei prebenitu, ikertu eta esku hartzeko lanetan laguntzea. Halaber, larrialdiei aurre egiteko zerbitzuentzako laguntza eginkizunak betetzen dituzte.

Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea

Esku hartu behar du substantzia leherkorrak edo lehergailuak edo izaera nuklearra, erradiologikoa, bakteriologikoa edo kimikoa duten tresnak indargabetzeko egoera guztietan.

Erakundeen Segurtasunerako Burutza Nagusia

Ondorengo unitateen jardueren gaineko aginteaz, koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz arduratuko da:

Erakundeen Babes eta Segurtasuneko Unitatea.

Esku-hartze Unitatea

Ertzaintzaren beste unitate batzuei segurtasun handiko estaldura ematea dagokio.

Txakur Unitatea

Ertzaintzaren beste unitate batzuei txakurren bidezko laguntza ematea.

Eraikinen Segurtasunerako Unitatea

Ikerketa Kriminala:

Ikerketa-eginkizunak betetzea eta delituak eta faltak jazartzea dagokio.

Ikerketa Kriminaleko eta Polizia Judizialeko Burutza

Bere ardura da delitu larriak, krimen antolatuarekin zerikusia duten delituak eta, orokorrean, jazartzeko espezializazio handia behar duten delituak ikertzea. Horrez gain, Ertzaintzaren gainerako unitateei laguntza espezializatua emango die eta agintari judizialengandik eta fiskaltzatik datozen errekerimenduak bideratuko ditu.

Polizia judizial gisa bere eginkizuna organo judizialen lurralde-hedapenera egokituko da eta horiei atxikita egongo dira kasu bakoitzean egoki diren taldeak edo giza baliabideak.

Polizia Zientifikoaren Unitatea

Kriminalistikari, identifikaziori, analitikari eta ikerketa teknikoari loturiko zerbitzuak eman eta, horrez gain, organo judizialek eskatutako aditu- eta dokumentazio-txostenak prestatuko ditu.

Joko eta Ikuskizun Unitatea

Bere ardura da ausazko jokoak, ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak kontrolatzea eta ikuskatzea

Segurtasun Pribatuko Unitatea.

Inteligentzia Bulegoa:

Funtsezko eginkizuna da polizia-inteligentzia Ertzaintzaren xede orokorrean integratzea; hain zuzen, delituak prebenitu eta gutxiagotzeko erabaki estrategiko eta teknikoak hartzeko ardatz egituratzaile eta proaktiboa izan dadin, baita herritarrengan segurtasunari buruzko pertzepzioa alda lezaketen arriskuei loturik ere.

Lurralde Antolaketa:

Ertzaintzaren lurralde-burutzak

Beren agintaritza organikoaren menpe dauden ertzain-etxeek, unitateek, sekzioek eta zerbitzuek inteligentziaren, herritarren segurtasunaren, bide-segurtasunaren eta ikerketaren arloan burututako polizia-jarduerak planifikatu, koordinatu eta zuzentzea dagokio.

Bestetik, lurralde historikoetan jarduten duten talde kriminalen inguruko ikerketa egitea dagokie eta lurralde-mailan, helburu horri begira, baita inteligentziaren ardura ere.

Zuzenean beren titularraren menpe daudela, zerbitzu edo unitate hauek izango dira:

Herritarren Babeseko Lurralde Zerbitzua

Herritarren babesaren arloko polizia-jarduerak koordinatzeaz arduratuko da, prebentzio aktiboko jardueren sustapena barne sartuta.

Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzua

Bere ikerketak garatzeaz eta ertzain-etxeek egindakoei laguntzeaz arduratuko da.

Inteligentziako Lurralde Bulegoa

Inteligentzia-arloko produktuak lantzea eta ertzain-etxeei polizia-informazioa aztertzen laguntzea da euren ardura.

Lurralde Aginte eta Kontrol Zentroa

Polizia-baliabideak eta -zerbitzuak koordinatzea; kanpoko deiak bideratzea; gorabeherak izapidetzea; taktikak eta protokoloak aplikatzea; jarduerak gainbegiratzea; behar denean, aginte operatiboa hartzea eta egoki diren organoak jakinaren gainean jartzea.

Trafikoko Lurralde Unitatea

Bide-segurtasunaren aurkako delituak jazartzea eta bere jardun-eremuan zirkulazio-istripuen ikerketa eta analisia egitea, baita ertzain-etxeei eta Foralen, Mikeleteen eta Miñoien sekzioei trafikoaren arloan laguntza ematea ere.

Foralen, Mikeleteen eta Miñoien Sekzioak

Berariazko eginkizunak izango dituzte; hala nola, foru-erakundeen erakusgarri izatea, erakunde horietako agintariak babestea eta foru-ondareko ondasunak zaintzea. Halaber, trafikoko lurralde-unitateekin koordinatuta, errepideko garraioa zaindu eta ikuskatzeko eta errepideak kontserbatu eta zaintzeko eginkizunak bete ahalko dituzte.

Ertzain-etxeak:

Dagokien eginkizuna da beren lurralde-eremuan herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematea.

Beren eginkizun nagusia izango da dagokien lurralde-eremuan bakearen, bizikidetzaren eta segurtasun publikoaren aurkako arriskuak eta mehatxuak prebenitzea eta horretarako beharrezko baliabide guztiak izango ditu. Halaber, guardiako ikerketa-eginkizunak beteko ditu eta, lurralde-mailako eta maila zentraleko goragoko organoen laguntzaz, baita ikerketa kriminalari eta polizia-inteligentziari loturiko beste batzuk ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde osoa harturik, ertzain-etxe hauek egongo dira eta beren mugapeek barne hartuko dituzte kasu bakoitzean zerrendatuko diren herriak:

Ertzain-etxeen mapa

Esteka interesgarriak