Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Bilduma iraunkorra
  3. Indar armatu foralak
  4. Bizkaiko Foralak

Bizkaiko Foralak

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, XVIII. mendearen amaieran hasita, euren menpe egongo ziren eta denek antzeko eginkizunak izango zituzten gorputz armatuak eratu zituzten. Gorputz armatu haien egitekoak hauexek ziren: ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea.

Bizkaiko Mikeleteen kidegoa lehenengo aldiz 1784 urtean ezarri zen, eta 9 gizonek osatutako talde mugikorra izan zen. Taldetxo hura izan zen Bizkaiko Mikeleteen Gorputzaren lehen sustraia. Fernando VII.aren erregealdian (1784-1833) behin eta berriz desegin eta berreratu zituzten arren, ez zuten aldatu haien zeregina, hau da, gaizkileen eta etsai politikoen jazarpena. Garai hartan, etsai politikoak konstituzio-sistemaren aldekoak ziren. Lehen Karlistadaren ostean, Bizkaiko Batzar Nagusiek araudi batez hornitu zuten gorputz hau, 1848an. 1872an beste araudi bat sortu zen. Araudi berriak aintzat hartzen zuen erakunde armatua berrantolatzeko eta handitzeko beharra. Erakunde horrek “Foruzaingoa” izena izan zuen 1877a arte, eta gaur egun ere herriak izen bera erabiltzen du.

Euskadin gerra zibila amaitutakoan, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ekonomi Ituna deuseztatu (1937ko ekainaren 23an) eta handik bi hilabetera, Iparraldeko Armadaren Jeneral Buruak Gipuzkoako Mikeleteak eta Bizkaiko Foruzaingoa desegiteko agindua eman zuen, bukatu berria zen gudan galtzaile izan zirenen alde borrokatu zutelako. Arabako Minoiak, berriz, ez zituen desegin. Diktadura bukatu eta demokrazia etorri zenean eskubide historikoak berrezarri eta eguneratu ahal izan ziren, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria izan zela bide. Autonomi Estatutuak, 17. artikuluko bosgarren paragrafoan, Ertzaintza eratu zuen; eta foru gorputzen berrezarpenari dagokionez, bat dator 1980ko abenduaren 22ko Errege Dekretuarekin.

Bizkaiko  Foralak

Dokumentazioa

Uniformeak

Esteka interesgarriak