Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Bilduma iraunkorra
  3. Indar armatu foralak
  4. Arabako Miñoiak

Arabako Miñoiak

1876ko uztailaren 21ean Euskal Herriko Foruak abolitu zituztenez gero, Minoien kopurua izugarri gutxitu zen. Azken gerra zibilaren ostean (1936) Minoi Gorputzaren egitekoak murriztu egin ziren eta honako hauek baino ez ziren: eraikinak zaintzea, protokolo ofizialari dagozkion eginkizunak, eta Aurrezki Kutxa Probintzialaren sukurtsalak kudeatzea.Diktadura bukatu eta demokrazia etorri zenean eskubide historikoak berrezarri eta eguneratu ahal izan ziren, 1978ko Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria izan zela bide. Autonomi Estatutuak, 17. artikuluko bosgarren paragrafoan, Ertzaintza eratu zuen; eta foru gorputzen berrezarpenari dagokionez, bat dator 1980ko abenduaren 22ko Errege Dekretuarekin.

TxistularisAraba, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, XVIII. mendearen amaieran hasita, euren menpe egongo ziren eta denek antzeko eginkizunak izango zituzten gorputz armatuak eratu zituzten. Gorputz armatu haien egitekoak hauexek ziren: ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea. Araban, 1793an “Kuadrileroak” izena hartu zuten; geroago, 1800. urtean, “Mikeleteak” deitu zituzten; eta azkenik, gaur aurte iraun duen “Minoiak” izena izan zuten. Gorputz armatu hark lurraldeko baliabide ekonomikoen pentzutan soilik irauten zuenez, aldaketa asko jasan behar izan zuen, baliabide horien ugaritasunaren arabera: taldekideen kopurua handitzea eta txikitzea, edo desagertzea gero berriz eratuak izateko.

Arabako  Miñoiak

Dokumentazioa

Pieza historikoak

Uniformeak

Esteka interesgarriak