Hemen zaude:

  1. Hasiera
  2. Bilduma iraunkorra
  3. 1936ko Ertzaña

1936ko Ertzaña

Euzkadiko Autonomi Estatutoa 1936ko urriaren 4an aldarrikatu zen. Ondoren Euzko Jaurlaritza eratu zen, eta herritarren segurtasuna zaintzea haren jardueraren xede nagusietarikoa izan zen.

Erri-zaintza sailak, Teresforo Monzon jeltzalea buru zuelarik, erakunde hauek sortu zituen Euzkadiko ordena publikoari eusteko: Nazioarteko Polizia, Itsas Polizia eta Ordena Publiko Taldea. Euzko Jaurlaritzak herri segurtasunaren arloan hartutako neurri nagusietako bat Ertzaña sortzea izan zen. Oinezkoen atalak eta atal motorizatuak osatzen zuten, guztira 1.200 ertzain inguru.

Oñezko Ertzaña lau konpainiak osatzen zuten, garraio, administrazio eta intendentzia atalekin, Luis de Ortuzar komandante nagusiaren eta Ocerin, Losada, Ormazabal eta Leclerc kapitainen aginduetara.

Ertzain Igiletuak, edo motozikleta azkarrak, erabili zituen, eta bai Ingalaterran egin eta Bilbora ekarri ahal izan ziren Riley modeloko autoak ere.

Franco jeneralaren diktadurak ez zuen “Ertzaña“, desegiteko nekerik hartu. Izan ere, Francotarrek Euzko Jaurlaritza onartzen ez zutenez, Euzko Jaurlaritzak sortutako Ertzaña inoiz izan ez balitz bezala jokatu zuten.

1936ko  Ertzaña

Pieza historikoak

Uniformeak

Esteka interesgarriak