Ongi etorri Euskal Poliziaren Museora
Museo hau Jose Antonio Ardanza Garro Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izan zenak inauguratu zuen 1998ko abenduaren 17an, eta Ertzaintzaren historia ezagutzeko ibilbide didaktiko bat eskaintzen dizu. Uniformeen, objektuen, ibilgailuen, armen, ikus-entzunezkoen eta material interaktiboaren bidez herritarren zerbitzu honen historian barrena ibil gaitezke. Museoa osatzen duten geletan barrena ibilita, indar armatu foralen, 1936ko Ertzañaren, udaltzaingoaren historiaren eta gaur egungo Ertzaintzaren berri izango dugu.
Bilduma iraunkorra
Hau da Euskal Poliziaren Museoak duen bilduma-zatiaren erakusketa grafikoa.

Ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea

Ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea

Ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea

Ordena publikoa zaintzen zutenak

Nazioarteko Polizia, Itsas Polizia eta Ordena Publiko Taldea

Euskal Herriko Polizia Autonomoa edo Ertzaintza
Azken Berriak
-
ERTZAINTZAREN MUSIKA BANDA
Ertzaintzaren Musika Bandak bere lehen kontzertua Arkautiko Akademiako areto nagusian eman zuen 1985eko urriaren 31n. Hala ere, jendaurreko lehen kontzertua 1986ko ekainaren 29an izan zen Bizkaiko herrian, Mundakan. Ordutik gaur arte Bandak Euskadiko hainbat lekutan modu askotako kommemorazioetan hartu du parte, eta Eusko Jaurlaritzaren protokolo ekitaldietan ere izan dira hala nola honakoetan: Ertzaintzako promozioetako agiriak […]
-
GALA BEREZIETAKO UNIFORMEA
1982. urtean, Ramón Labayenek, Eusko Jaurlaritzako Kulturako lehen sailburuak egindako jatorrizko diseinuaren inguruko Gala Berezietarako uniforme-eredua egin zuen. Frantsesen tropek 1840. urtean, “Chasseurs D’Orleans” izenekoek, erabilitako uniforme haietan inspiratuta dago; batez ere, Iparraldeko lurraldeetan orduko garaietan zabaldurik zebiltzanetan. Gala Berezietako uniforme hau, post-napoleondar erakoa, Zumalakarregi generalaren kasakaren antzera moldatua izan zen, baina hori egiteko berdea, […]
-
1937: Bizkaiaren aurkako erasoa
2006an Europako Parlamentu Biltzarraren Batzorde Iraunkorrak aho batez onetsi zuen erregimen frankistaren nazioarteko lehen gaitzespena. Erabakia Paul Preston historialariak osatutako txosten teknikoan oinarritutakoa izan zen. Txosten horrek 1937tik 1975era jasandako errepresio frankistaren erradiografia krudela irudikatzen du. Euskadin, ankerkeriak kontaezinak izan ziren Guda Zibilaren lehen momentuetatik. 1936ko uztailaren 22an lehenengoz bonbardatu zuten euskaldun herri bat, […]