Ongi etorri Euskal Poliziaren Museora

Museo hau Jose Antonio Ardanza Garro Eusko Jaurlaritzaren lehendakari izan zenak inauguratu zuen 1998ko abenduaren 17an, eta Ertzaintzaren historia ezagutzeko ibilbide didaktiko bat eskaintzen dizu. Uniformeen, objektuen, ibilgailuen, armen, ikus-entzunezkoen eta material interaktiboaren bidez herritarren zerbitzu honen historian barrena ibil gaitezke. Museoa osatzen duten geletan barrena ibilita, indar armatu foralen, 1936ko Ertzañaren, udaltzaingoaren historiaren eta gaur egungo Ertzaintzaren berri izango dugu.

Kokapena kontaktua

Bilduma iraunkorra

Hau da Euskal Poliziaren Museoak duen bilduma-zatiaren erakusketa grafikoa.

Arabako Miñoiak

Arabako Miñoiak

Ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea

Bizkaiko Foralak

Bizkaiko Foralak

Ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea

Gipuzkoako Mikeleteak

Gipuzkoako Mikeleteak

Ordena publikoari eustea eta lurralde administrazioko zenbait lan egitea

Udaltzaingoa

Udaltzaingoa

Ordena publikoa zaintzen zutenak

1936ko Ertzaña

1936ko Ertzaña

Nazioarteko Polizia, Itsas Polizia eta Ordena Publiko Taldea

Ertzaintza

Ertzaintza

Euskal Herriko Polizia Autonomoa edo Ertzaintza

Azken Berriak

  • 1937: Bizkaiaren aurkako erasoa

      2006an Europako Parlamentu Biltzarraren Batzorde Iraunkorrak aho batez onetsi zuen erregimen frankistaren nazioarteko lehen gaitzespena. Erabakia Paul Preston historialariak osatutako txosten teknikoan oinarritutakoa izan zen. Txosten horrek 1937tik 1975era jasandako errepresio frankistaren erradiografia krudela irudikatzen du. Euskadin, ankerkeriak kontaezinak izan ziren Guda Zibilaren lehen momentuetatik. 1936ko uztailaren 22an lehenengoz bonbardatu zuten euskaldun herri bat, […]

  • Itsas Zain

    Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Itsas Atalak itsasontzi bat dauka Itsas Zain deiturikoa, itsasoko edozein erreskatetarako egokia dena. Navian (Asturiasen) egindakoa da, 2001ean, Armon ontzioletan. 21,19 metroko luzera du, 5,50 metroko zabalera eta Itsasoko Atalari ahalbidetzen dizkio salbamenduko zerbitzuak eta polizia eginkizunak burutzea.Batzuk nabarmentzen ditugu: desagertutako pertsonen bilaketa eta erreskatea, urperatzeak, matxuratutako edo hondartzeko arriskuan […]

  • 80.urteurrena: Ertzaña-Ertzaintza

    Aldi baterako Euskal gobernuarentzat aparteko garrantzia zeukan segurtasun publikoak, Euzkadin ez ziren nahi “kontrolik gabeek” lurralde errepublikanoan egindako izugarrikeriak, ondorioz halakoak saihesteko ordena publikoak aparteko arreta bere gain zuen. Lan-ildo hau jarraituz, Eusko Jaurlaritzak, hasiera-hasieratik, eredu gisa, bere ministro-adierazpenetan, hirugarren eta laugarren paragrafoetan, honakoa dio:   Eusko Jaurlaritzak tinkotasunez eutsiko dio ordena publikoari, hala behar […]

Esteka interesgarriak